sábado, 29 de diciembre de 2007

Yo te quiero...

- Creo en ti Casandra. No estás loca.
Se besaron y en su boca florecieron madreselvas.




Matte zattut pitxin!

martes, 25 de diciembre de 2007

EGUBERRION!!!!

Ba oixe...gaur egungo gabonak nola ospatzen diren geroz eta gutxiago gustatzen zait, baina atzo DIN DAN DON kantatzen hasi eta txikitan nola bizitzen nituen eta edukitzen nituen sentsazioak oroitu nituen, eta konturatu naiz gabonak faltan botatzen ditudala!!!!

Ba hori! Esperoet Olentzero zuekin ondo portatu izana eta tanga gorri ugari zabaldu izana!!!

EGUBERRION ETA ONDO PASA EGUN HAUEK ZUEN FAMILIA, LAGUN, NESKALAGUN, MUTIL-LAGUN ETA TXORTALAGUN GUZTIEKIN!!!!

miércoles, 19 de diciembre de 2007

jueves, 13 de diciembre de 2007

Gogoaren baitan

Kanta hau aurkitzen pasa dut eztakit zenbat denbora, zeinena zen eta zein izen zuen ez nekielako. Baina aurkitu dut!!!!


martes, 11 de diciembre de 2007

Ez dut sugea (izan) nahi.

Inoiz ikusi nuen lekurik lazgarriena zen hura.

 

Umeak ez ziren etxetik irteten sugearekin gurutzatzeko beldurrez, eta kale guztien lurrazpiak pasadizoz beterik zeuden. Inork ez zuen inoiz sugearekin topatu nahi, eta horregatik, beti gauez, pertsona horiek lurrazpiko pasadizoetan zehar egiten zituzten egin beharreko tratu, bilera, jolas edo erosketak. Beti gauez.

Eguzkiaren printzak zer ziren ahaztuak ere baziren. Beraiek ez baitzuten sugea ikusi nahi, eta beraz etxeko lehio, ate eta tximiniak adreiluz itxiak zituzten.

 

Eguzkirik ez jasotzeak, eta beraien bizitza pasadizoetako iluntasunera ohitzean, begiak galdu zituzten. Galdu ez, utzi egin zituzten, iada ez baizituzten ezertarako behar. Eta hitzak ere ahaztu zituzten, ez baizuten sugeak horiek entzutea nahi.

Hortik aurrera ikutuen bidez komunikatu ziren, eta batzuetan, usainen bidez ere jakin zezaketen inguruan zegoenaren berri. Zelako animoa zuen ondoan zutenak, zeren beharra zuen eta halakoak. Beraz biztanle horiek beraien behar barrenekoei lotuak gelditu ziren: Gosea, egarria, sexua eta loari.

 

Hitza galdu zuten bezala, ideiak planteatzeko gaitasuna ere galdu zuten. Beraz iada Sugeak irabazia zuen bere borroka herri horretakoekin. Eta iada, pertsona horiek beraien pasadizo estuetatik arrastaka nola ibiltzen ziren begiratu besterik ez zuen: Elkarri usainka, elkarri igurtziaz, elkarri ezer esan gabe…sugeak bailiran bezala.

 

viernes, 7 de diciembre de 2007

No Puenting, No rules

“La vida es como una caja de bombones, nunca sabes que es lo que te va a tocar!”

Forrest Gump

…eta egunak ere halakoak izan daitezke. Gaur zubi izanda ere lanera joan behar izan dut, “urjentzia” kontuak. Baina hala ere, uste dut hilabete honetan joan naizen umore onenarekin joan naizela, nahiz eta bidean, autoan nindoala, lehioak jetsiekin nahiz eta hotz egin, eta musika tope nuela, oraindik gaupasaz “Ambroxio”renera gosaltzera zindoazen ezagunekin gurutzatu, ni gustura nindoan lanera…harrigarria!

Azkenean ordea ez dugu egin beharrekorik egin, eta hobe, deskantsatuago. Eta ondoren alboko enpresako jabeak hamaiketakoa egitera gonbidatu gaitu, salda, txorixo, haragi eta odolki egosi ta guzti! Horrek ondoren nire bazkaria arinagotzera eraman du. Eta gonbidatu gaituen “jaunak” gainea (edo zintzurrean) zuen beroaldiak gauza batzuk erakutsi dizkit.

• Kobre garesti egotea, Txinako Olinpiaden errua da, beraz, Zaldibian telefono kableak moztea, Txinatarren errua da!
• Guk (23 urte ingurukook(nik 21)) etxea erostea errezago edukiko dugu.
• Salamankan ronda batek 18,50€ balio ditu BETI!!!
• Pintxo hobenak (ordaindu gabe ateratzen dituztenak) Leonen daude. Gijuelon ordaindu egin behar da (KE NO TE ENGAÑEN!!!)
• Hemen norbaitek burua irakurtzen dit, ze hau idazten nabilen bitartean IDAZTEKO exigitu dit…


Hau ez argitaratzeko gogoa dut, baina blog-a “aktualizatzearren” barruraino doa, de karrrerillaaaaaaaa!”!!!!

lunes, 26 de noviembre de 2007

Kursaal Auditorium

Gaur Donostiako Kursaalean izan naiz, Euskadiko Orkesta Sinfonikoa eta honi ahotsa eman dion Donostiako Orfeoiaren emanaldi bat ikustera...edo entzutera.

Horrelako ikuskizun batetara joan naizen lehen aldia da, eta hau ere, zozketa batetan egokitutako sarrera batzuei esker, eta egia esan, eskerrak ez dudan ordaindu beharrik izan!!

Esan dezaket kontzertua gaizki ere ez dela egon. Ordu eta erdi iraun du, eta denetik egon da, erritmo bizituak naiz oso motelak, eta behin baina gehiagotan hortik ateratzeko gogoa ere izan dut. Sentsatzio hori kontzertua hasi eta 5 minututara izan dut, ze bale, hasiera oso ondo, "Joe ze ondo entzuten den, joe ze guay ni biolin, biola eta biolontxelok ikusten, joe ze monotonoa, ez al dira gauza berdina jotzen ari denbora guztian baina tonu ezberdinak erabiliaz, ze mierda da hau guazen hemendik..." baina hori esand ezagun...sarrera izan dela, harizko instrumentuak bakarrik ikusten zirela. Ondoren, haizezkoak eta koro eta abeslariak sartu dira. Hortik aurrera hobeto dena, beraz ez naiz kejatu ere egiten.

Gainera ekitaldi hauetara joaten diren espezimenez ohartu naiz: Ehuneko 90a 40 urtetik goragokoak, andre asko goitik behera larruzko berokiz estaliak, bitxi ederrenak jantzita eta nere bikotea ere konjuntatuta...baita jende "normala" ere. Eta gero ni...ke era el puto krio de toda la sala!

Errepikatuko, baina ze jo behar duten jakinda bakarrik. Gaurkoan Mendelshon 2garren sinfonia. Eliza kantua zirudien.

jueves, 22 de noviembre de 2007

Ez dakit...

Ez dakit zer idatzi
Ez dakit zer esan

Beraz argazki pollit bat eta radioblogclub-eko nire radioblog-a jarri dut, lehenengo post-ean eta gero ya ixkiña batean beti eskuragarri izateko nahi duenarentzat.

Egun tristea gaurkoa nirea...enfin!








domingo, 11 de noviembre de 2007

MonTonSon


miércoles, 7 de noviembre de 2007

Arkakuso-andrea

Inoiz enuen zure izenaren berri izan. Gure artekoa sexura mugatzen zen, edo murrizten zen. Mozkor gau horiek ez zuten beste ezertarako astirik izaten. Zu gainean jarri, cowboy txapela buruan zenuela, zapi gorria begitatik beherakoa tapatuaz eta jostailuzko pistola bana zenuela esku bakoitzen, sabaiari tiroka eta ni zaldia izango banintz bezala mugitzen zinen nire gainean, kolpeka, goruntz eta beruntz, bortizki.

Baina hortik aurrerakorik ez nekien. Ez nekien zer egiten zenuen zure lanaldia bukatzerakoan, inola ere axola behar ez lidakena. Zure gorputza ordaindu beharrik gabeko pertsonaren batena ote zen ere enekien. Baina ni berezi sentitzen nintzen, nahiz eta egunean ni bezela beste 3 edo 4 pertsonarekin egona zinela jakin.

Eta nazka ematen zidan, zure lantokitik irten eta nire emaztearengana joan behar izateak, atso andrajosa, gizen eta zahar arengana, inoiz maitatu ez dudan emakume arengana, lastimagatik harekin ezkondu nintzen arkakuso-andre arengana. Ze hori da, arkakuso-andrea! Odola zupatzen dit ni ohartzen ez naizenean, odola, dirua, eta nire urterik onenak. Eta dena egun hartan lastima sentitu nuelako, agian aukera bat merezi zuela sentitu nuelako.

Nire urterik onenak, berari lotuta.

Eta orain, ordaindu egin behar ergelkeria hori egitea eta ordaindu ere bera baina gehiago maite dudan beltzaran batekin egoteko, naiz eta zuk inor ez maite sexu jolas horietan, dirua besterik, hori da zuri orgasmorik gustokoena ematen dizuna. Azken finean zure lana da.



lunes, 5 de noviembre de 2007

Esto no se toca

jueves, 25 de octubre de 2007

Txortan

Txortan

Jakina da, antzina, gure kostako arrantzaleak urrutira ibiltzen zirela, oso urrutira, bakailaoetara-eta. Ternuara, Gran Solera, Eskoziara Jakina den bezala, hilabeteak eta hilabeteak igarotzen zituztela uretan etxetik kanpo, egun luze eta gau luzeagoetan, olatuen borondatearen kulunkan senper gaiztoa ikusiz. Gizon gordinak izaki, haragizko gutizia harrotzen zitzaien maiz, sexu-grina, eta hamabiak jota bero-bero, beharko kanpaia jo, anaia txikia mantsotuko bazen.

Itsasoak ere, jo eta jo, badu bere muga. Eta lehorra jotzen zuten aldiro, ez dago pentsatzen jarri beharrik asmatzeko, norako bidea hartzen zuten, txopa galduta, abioan: putetxera, txikili-txakala egitera; izorrategira, odolkia eltzean sartzera. Eta hemen, puntu honetan, ez datoz bat nire notizien iturriak: batzuek omen diote, patroiak denbora gutxiko baimena ematen zietela; beste gehienek, berriz, patrikan diru gutxi eraman ohi zutela arraina saldu eta manta egin bitartean, zorriak baino ere pobreago omen zebiltzala Gauza da (euskara ezinbestean barkuan utzia, ingelesa pittin bat derrigorrean ikasia), gauza da, sartu orduko, burdeleko señoritek honako eskaintza egiten zutela: «Short time!». Esan nahi baitu, asti labur edo denbora motza. Agudoago eta merkeago, alegia. Bistako denez, ez zuten eskopeta garbitzen denbora askorik pasatzen koarto ilunean (...).

Short time, partida motza, xorta(i)m ahoskatzen omen dena. Hortik dator, agidanean, gure oraingo txortan egitearena. Egi-egia ote den? Hala dirudi bederen. Si non e vero, e ben trovato. Bide onean doa Egiako mandoa.

JESUS MARI MENDIZABAL

Jodete! Gero ez da normala izango Euskal Herrian txortan gutxi egiten dela esatea? "Txortan" hori ere gutxitan eta oso motz egiten zutelako datorrela jakinda...

Franz Ferdinand: Kotxean hau entxuten etorri naiz, besterik gabe.


martes, 23 de octubre de 2007

Pais de Pandereta

Ayer observe con desprecio lo sucedido en Barcelona.

En un video se observa a una adolescente ecuatoriana de 16 años, viajando en metro, tranquilamente, sin hacer nada. De repente, aparece un kinki dando aullidos por el móvil, y empieza a insultar, pegar e incluso tocarle un pecho a la ecuatoriana, que ni si quiera le miro. Cuando ya decide bajar del metro, no a gusto con lo que había echo, decide pegarle una patada en la cara antes de dejar el vagón.

También se ve, que una persona que viajaba en el mismo vagón, ni si quiera se inmuta, y mucho menos hace algo para detener la agresión ni nada para ayudar a la chica después de todo esto.

Un testigo, dice que el kinki hablaba por el movil de otra agresión que causo a algún otro inmigrante.

Resultado: El kinki es arrestado, se sabe que cometio dos agresiones y aun asi es puesto inmediatamente en libertad con cargos. De chiste. Y menos mal que alguna cámara grabo todo lo sucedido.



Shortbus

Ikusi duzue pelikula hau?

Azken aldian gehien gustatu zaiten pelikuletako bat da. Esan daiteke oso pelikula askea dela. Sexua (bai hetereoa naiz homoa) askatasun osoz eta zentsurarik gabe 
kontatzen eta erakusten ditu. 

Sexu esplizituz beteriko pelikula da, eta horrek kritika bat baina gehiago ekarri dizkio, esanaz, sexua erabiltzen duela istoriorik kontatzen ez duen pelikulak jendearen atentzio deitzearren. Ba niretzat behintzat ez da hala. Egia da filme osoa sexuan oinarritua dagoela eta istoriotxo guztiek 
ohean amaitzen dutela.

Guztiz gomendagarria da. Zinean orain dela hilabete batzuk estrenatu zuten, baina ez dut uste oraindik hor egongo denik...baina beti egongo da eMulen edo...




jueves, 18 de octubre de 2007

Janis Joplin

Aspaldiko partez gaur Janis Joplin entzunaz etorri naiz lanera, eta ze oroitzapenak!

















domingo, 14 de octubre de 2007

Who is Argiñano???

Beste asteburu entretenigarri bat!!!

Ostiralen Hernani + Oialume:

1-

-Beitu,  hau da X jauna - nere lagun batek bere lagun (neska) bati nigatik

- A! Bale...- ta patatin patatan...

5 minutura

- bai, Y-ren anaia da

- Y-ren anaia zara? Urnietakoa?

- bai - nik

- Uyyyy!!! Gauza asko kontatu dizkiadate zutaz...

Enuen ezagutzen neska...

2-

Oialumen laneko batekin topatzen naiz, ta neska batekin dago. Neska presentatzen dit, pixkat berbetan egon eta lanekoakin txupito bat artzeko barran jartzen naiz, ta "por el rabillo del ojo" ikustet nola tipo batek neskai gerritik "salbajemente" heldu ta altxa iten dun, troglodita bat bezala. Lagun bat izango zela pentsatu nuen.

- Ze, lagunen bat??

- Menudo hijo de puta!!! Enuen ezagutzen!!

Bere aurpegia poesia zen. Edo E.A.Poe ren beldurrezko istorio baten islada.

3-

Ta atzo zine. "Un plan brillante". Pelikularen izena da, badakit ez dela oso plan elaboratua zinera joaterena (7koa). Farrarik ez, ze gaur partido (enpate), ta etxeraka goazela, Urbiletik - Urnieta bidean (10 km edo?) Ertzainen 2 kontrol...eskerrak alkoholemiaren tubitoa erakutsi eta 2.ean ez gintuzten gelditu.

Enfin.

Bihar astea gogor hasteko afari goxo-goxo bat jarri dut niretzat bakar-bakarrik.




miércoles, 10 de octubre de 2007

Zoriontsu izan, edo halako zeoze...

Ez dago zoriontasunaren bila dabilen pertsona baino pertsona zorigaiztoagorik.

Carpe diem.


viernes, 5 de octubre de 2007

Sacrilegio

El sacrílego es aquél que no siente respeto o le falta al respeto a lo que otros consideran sagrado. Lo que perciben como su crimen es llamado sacrilegio y si este crimen les parece deliberado se le llama profanación. Las palabras sacrílegas se condenan a título de blasfemia.

Lau teilatu

Amaia Monterok eta Mikel Erentxuk egin dutena

Entzun dezute "Lau teilatu"ren azken bertsioa? Zeinek eman die bi hauei Euskaraz egin den kantarik onenetakoa hartu eta ahotik kaka dariola kantatzeko baimena?

Inoiz hitz-egin al dute bi hauek euskaraz?

Ba al dakite bi hauek zer abesten ari diren?

Siento vergüenza ajena, gure ondorengoek "Lau Teilatu" azkenengo bertsio honekin erlazionatu dezaketela pentsatzean.

Esango dute: "Eta hau al da hainbeste urtetan, festa guztietan, taberna guztietan, kotxe guztietan hainbeste jendek entzuten eta entzun nahi zuen abestia?"

Sacrilegioa, horixe.



miércoles, 3 de octubre de 2007

Buelta betikora...

Gaur jokatu det aurtengo lehen partidua (nahiz eta batzuk aitzakia bat zela esan...ee Lucy???).

Egia da bai eskubaloia dela kontaktu gehinetakoa duen kirola, eta gaur gogoratu naiz zergatik egon nintzen lengo urtean uztekotan. Lagunarteko partidu bat. Hala ere bi ubeldu, tiroi bat eta eskumuturra zaurituta... Larunbaten ligako lehen partidua Eibarren. Ea ezer hautsi gabe bueltatzen naizen festetara!

lunes, 1 de octubre de 2007

San Migelak (Vol 1)

Lehengo asteburua festetan.

Egia esan aspaldiko hobenetakoak, niretzat behintzat.

30 urte baina gutxiagoko millonario bat ezagutu det, eta ikusi det diruak ez duela dena ematen, ez eta asko ere. Gehiena harritu zidana: hogeita-piko urte, millonarioa, eta hala ere ez da drogatzen eta hankak lurrean ditu. Bere kotxeak, bere etxetxoak baina deskalabratu gabe eta dirua garbi atereaz. Eta lehen zeukan neska, kriston morena, kriston gorputzakin...bururik ez zuelako utzi zuen. 
Tipo interesgarria alde batetik, baina aguantaezina ere bai beste alde batetik.

Ta olaxen...geo juerga ta juerga geyo goizeko ordu txikik arte. Eta goizak, etxerako bidean, opari hau eman zidan:


PD: Hurrengo asteburuan ere festak dira, eta denak gonbidatuak zaudete. Gainera badakit irakurleren batek bere herritik hona 5 km baina gutxiago dituela...

PD2: Ahaztu zait...Urnietarra naiz.

jueves, 27 de septiembre de 2007

Vertigo



De mayor quiero una chica que me haga esto.

Por cierto, alguien sabia que las bragas con fairy saben a chocolate?

domingo, 23 de septiembre de 2007

domingo, 16 de septiembre de 2007

"Doop"ing

lunes, 10 de septiembre de 2007

Red Gorri Rot Rouge Rojo Rosso

Joe, konturatzen ari naiz gorria agertzen den argazkiak oso gustoko ditudala...



Eta opari


Pd: Sugus bat fotograma hau zein pelikuletakoa den asmatzen duenarentzat.

jueves, 6 de septiembre de 2007

Luciano Pavarotti

Dakizuenez, gaur Luciano Pavarotti hil da. Agur txiki bat nire txoko honetatik.



miércoles, 5 de septiembre de 2007

To much love...



Quiero hacerte el amor,
Reventando las sabanas
Pintar mis sueños blancos de color
Mientras te tengo atada a la cama
Cada miembro en cada esquina
Susurrarte al oído, hacerte oír
“maldita zorra!”
Rociarte de Oporto
E incrustarte la botella en la cara
mirando esos ojos Luna
Verte desangrada
Mientras vomitas letras.
Agonizando

En un momento de lucidez
Escucharte pedirme perdón
Mientras cierras los ojos
Para siempre
Eternamente
Tan eternamente
Eterno.



jueves, 30 de agosto de 2007

Just one day...

Azken honetan petral xamar nabil, zentzuzko ezer idazteko gogo handirik gabe. Beroagatik izango ote den ere...









lunes, 27 de agosto de 2007

Holly Moon Day











martes, 21 de agosto de 2007

Tu boca

Toco tu boca, con un dedo toco el borde de tu boca, voy dibujándola como si saliera de mi mano, como si por primera vez tu boca se entreabriera, y me basta cerrar los ojos para deshacerlo todo y recomenzar, hago nacer cada vez la boca que deseo, la boca que mi mano elige y te dibuja en la cara, una boca elegida entre todas, con soberana libertad elegida por mí para dibujarla con mi mano en tu cara, y que por un azar que no busco comprender coincide exactamente con tu boca que sonríe por debajo de la que mi mano te dibuja.

Me miras, de cerca me miras, cada vez más de cerca y entonces jugamos al cíclope, nos miramos cada vez más de cerca y nuestros ojos se agrandan, se acercan entre sí, se superponen y los cíclopes se miran, respirando confundidos, las bocas se encuentran y luchan tibiamente, mordiéndose con los labios, apoyando apenas la lengua en los dientes, jugando en sus recintos donde un aire pesado va y viene con un perfume viejo y un silencio. Entonces mis manos buscan hundirse en tu pelo, acariciar lentamente la profundidad de tu pelo mientras nos besamos como si tuviéramos la boca llena de flores o de peces, de movimientos vivos, de fragancia oscura. Y si nos mordemos el dolor es dulce, y si nos ahogamos en un breve y terrible absorber simultáneo del aliento, esa instantánea muerte es bella. Y hay una sola saliva y un solo sabor a fruta madura, y yo te siento temblar contra mi como una luna en el agua.

Rayuela  (Julio Cortazar)






miércoles, 15 de agosto de 2007

Txurrun pan plai!!!!!

Kaxo gaztek!

Oantxe iritsi naiz Goizuetatik. ( pixkat deskuidatua dabilanantzat 12:13 dia oaintxe).

En terminos principales: Nik Sakanako tipo bat ezautu det, nahiko itxia, ez deu asko hitzein, ta orain dela 4 urte nere klasen zeon neska batekin eon naiz. Ke te kagas, kriston gustoa denboa zarrak oroitzen ta etorkizuna iragartzen.

Nere lagun batek "speed"a sartzen dula deskubritu det, ez du dudatu ere egin nere aurren sartzea rayatxua. Egia esan pena eman dit, enuen hori espero beragatik. Hantxe gelditu da...tenia farra para rato ese. Lepoa hautsiko zitzaiola uste nuen...ze dardarak!

Eta berri txarrena: Hodeitzen hasi da. Arratsaldea hondartzan pasatzea espero nuen, baina orain no mola!

P.D: Resakarentzat erremediorik?

sábado, 11 de agosto de 2007

Eraso sexistak Donostian

        Donostiatik iritsi naiz oraintxe, eta Konstituzio plazako arkuetan ikusi ditudan kartel batzuek buru-berotua nator:

        Ingeleraz:

Amnesty for
600 basque
Prisioners

        Euskeraz

Amnistia
600
Euskal
Presorentzat

        Gazteleraz

Aministia
Para l@s
600 prisioner@s
Vasc@s

        Niri iruditzen zait edo hori da azken batetan emakumeek hainbestetan eskatzen duten “sexu berdintasuna”-ren aurkako lehen pausoa? Gaztelerazkoari buruz ari naiz. Argi eta garbi desberdintzen ditu “preso” eta “presa”-k, mutilak eta neskak, gizon eta emakumeak azken finean. Zeinek bere kabaletan ulertuko luke “presos” gizonezkoei buruz bakarrik bezela? Honekin batera, ulergaitzak iruditzn zaizkit Madrilgo Udalak artu nahi dituen arau batzuk:

- Seinaleetan orainarte monigoteak bakarrik agertzen ziren. Orain monigoteak minigona eta txirikordekin ere agertzea nahi dute. Erdi eta erdi (GUAY!!! emakumeak adierazteko minigonak eta txirikordak!)

 - Euroko txanponetan, Juan Karlos I. Erregea eta Clara Campoamor–en aurpegiak azaltzea, hau ere erdietan bata eta erdietan bestea (hau baina emakume garrantzitsuagorik izan ez balitz bezala Espainia-ren historian)

- Orain parlamentuak erdi mutil eta erdi neska osatzea. Ez, ez dituzte hoberenak artu nahi. Erdiak gizonak izan behar dute eta beste erdiak emakumeak. Argitu nahi dut, niri berdin didala gizon eta emakume erdi eta erdi izatea, edo denak gizonak edo denak emakumezkoak, beti ere postu horretarako horiek badira pertsona egokienak, eta ez ehuneko berrogeitahamarraren kapritxoa betetzearren.


Nahiko nuke emakumeren batek edo batzuek beraien komentarioa uztea gai honi buruz, ea zer iruditzen zaien ezberdinketa hau egitea, niri iritziz, modan dagoen baina funtsik ez duen ezberdinketa.

PD: Ez naiz matxista, eta ez dut hori ulertarazi nahi ere.

PD2: Normala iruditzen zaizue koadrilakoei jateko guztia kentzen digunari helatu pixkat emango al digun galdetu eta ezezkoa ematea? Eskerrak etxera gindoazen iada. Mala hostian jarri nau.

miércoles, 8 de agosto de 2007

Eguraldiaren gizona

 Los afectos, el cariño
La pasión, el amor
La amistad

Estan ligados a
Sentimientos, sensaciones
o las emociones

no a las
normas, leyes
y mucho menos a la religiones


Esaldi hau, behin ETB2an Eguraldiaren gizon izan zen Xebe Diez-ek paper batetan idatzi eta niri eman zidan. Gu egoten ginen taberna eramaten zuen. Gizon benetan berezia, liberala, lotsagabea ta askotan oso interesgarria. Beste batzutan aguantaezina ere bai. Baina normalean, oso arratsalde eta gau onak pasa genituen bertan. Iada utzi du tabernaren negozioa

martes, 7 de agosto de 2007

Amelie...

“La vida no es mas que un interminable ensayo de una obra que jamas se estrenara”

“Amelie”


Neska honek, ezagutu nuenetik, guztiz maitemindua nauka.

Egia da, bizitza ensaio bat da, zaila da lehenengoan gauzak ondo irtetea…egia esanda zaila da inoiz dena ondo egitea. Antzezleak aldatuz doaz etengabe, eta batzuk beraien papera aldatzen dute…

Ze egun txarra. Dena lainotua,

P.D: Decathlonera joan eta kajerak euskeraz hitzegin dit nik ezer esan aurretik. Nire aurreko eta atzekoari gazteleraz…sudurragatik izango da?

miércoles, 1 de agosto de 2007

Un microfono

Jijiji!!! Lehen aldia da nere ustetan blog-ean bi sarrera egiten ditudala egun berean, baina ustet pera merezi duela honek!!! Kristona!!!!

Ragamufin

Buelta nire bizitza tristera....

A ze asteburua.
San Ignazioak...Asteburu osoa Azpeitiko baserri baten lagunekin, zerbeza, porroak, musika, errekak,bazkariak, afariak peliak. Eta juergaaaaaa!!!!

Eta orain ba betikoa. Lana, papelerak, eta su puta madre guztiak. Ze earki nengoen Astelehen goizen zelaian etzanda gerizpean ondoan zerbezatxo bat nuela eta kotxean musika tope!

Souvenir bat hartu nuen  Azpettin. Jeje!!! Dei dezala nahi duenak, edo beharra duenak.


martes, 17 de julio de 2007

Noizbait jolastu al duzu jendearen bizitza imajinatzera? Bizitza, egunerokoa, biziago egin dezake. Kalean zoazela hainbat pertsona igarotzen dira, eta ez zara bakar batetan ere fijatzen, are gutxiago hiri batean bazaude. Ia egunero ikusten duzun neska ilehori hori, txirikordazkoa. Ia egunero ikusten duzu. Ba neska horrek ikasteari utzi dio. Ez zen bere gustoko zeregina, eta gurasoek, arrazoi horregatik etxetik bota dute. Orain aiton-amon edo osaba-izebaren batekin bizi da, eta lanean dihardu, heladeria batetan, baina ez doakio batere ondo, aurtengo uda ez da oso beroa, klima aldaketagatik izango da. Agian, berak hainbestetan erretzen dituen zigarroen keak eragin ahal izan duen klima aldaketa. Zorakeria ezta? Hutsana da zigarro baten keak lor dezakeen eragina Muskiz-eko Petronorren refineriako tximini luzeek bota dezaketenarekin alderatuz edo berak Londresera joateko artu nahi duen hegazkinarenarekin…

Begira, hor urbildu zaion mutil moreno hori bere mutila da. Aberatsa dirudi. Mercedes betetan dator. Agian neska diruagatik bakarrik gerturatu zaio, nik ere bere lekuan hori egingo nuke, nonbaitetik atera behar bizitzeko modua, eta lanik egin gabe bada hobe. Niretzat ez, baina jende askok horrela bizi nahiko luke, baita txirikordazko neska ilehori horrek ere. Baina ez, ez, autobusa ze ordutan datorren galdetu dio mutilak eta badoa. Aberats bat autobusean? Greenpeace-ekoa izango da eta ez du klima aldaketarik nahi….kotaidua. Agian gaizki irudituko zitzaion neska hori erretzen ikustea, baina anti-todo gehienek bezela, uste dut porroak erretzen dituela. Eta noizbait koka sartu ere bai…

[incomplete]





Hau Anerentzat:

viernes, 13 de julio de 2007

Mmm...

Gaur nire burua patetiko dago, nazkatua beroagatik lanean nengoen bitartean, eta nazkatuta bero ezagatik lanetik irten naizenean. Hondartzara joateko asmoa, baina kaka, galerna. Asi eske gaur ez du ezer dezenterik idatziko ( jejeje...inoiz ezer dezenterik idatzi izan banu bezala...baina gaur ez naiz ezta saiatu ere egingo!). Horren ordez kantu bat jarriko det. Ale! Tori! Mando diao da taldea, eta kanta ba....Welcome Home, Luc robitaille.


martes, 10 de julio de 2007

Gela

- Mmm…Non nago?

Buruko min hau ezagun zait. Gaupasa batek bakarrik utz ditzazkeen sintomak dira. Ez nitzateke larrituko, jakingo ez banu atzo enitzela kalera irten. Etxean geratu nintzen, pizza bat afaldu eta pelikula bat ikusten. “La naranja mecanica” ikusi nuen, Internet bidez jetsi dudan azken pelikula.

Pertsianaren zirrikituetatik argi printz artifiziala sartzen da, eta horrek, nire begi esnatu berriak estimulatzen ditu. Orain arte ezin izan dut tokiaren itxurarik hartu ahal izan.

Gela itogarria da. Sabaian dagoen ispilua nire muturrean dut, ez dit altxatzen uzten. Ahal dudan moduan, begiak ez-argitasun horretara moldatzen ditut, edo dira, eta nire gorputza irudikatzen dut. Esku-hankak lotuak ditut, edozein mugimendu eragotziaz, pixka batean, somatzen hasi nintzen angustia hori ezaba lezakeen edozein mugimendu eragotziaz.

Giro hestu hark, hatsa eragozten zidan, airea lirdingarria zen gela horretan. 10 urtetan inor sartu ez zela zirudien, toki itxi hartan aspaldian haize berririk ez zela sartu, hilobi hotzan batetan egon litekeen haizerik heze, lizun eta iguingarrienaren pareko.

- Baina non nago! Zer da hau!

Askatzen saiatzen naiz, baina ezinezkoa zait. Indar guztiekin saiatuta ere, ezinezkoa. Lortu dudan bakarra eskumuturrak urratzea izan da. Nabari ditut odol tantak, eskumuturretik maindirera bidean, sentsatzio desatsegina igortzen dit tanta hark, poliki, nire gorputzetik ihesean baitoa nik ezer egin ezinik.

Nire garrasiek angustia sortzen dute nire baitan, eta ohiu gehiago egiten dut.

Nire desio bakarra hori amaitzea da. Hil nahi dut. Ez dut gela horretan ohiu bakar bat gehigo egin nahi!!! Baina sokek nire suizidio ere eragozten dute.





martes, 3 de julio de 2007

Egun tristeetan ohartzen da bat benetan faltan botatzen duen guztiaz:


Aspaldi ikusi ez duzu lagun horrekin kafetxo artzeko gogoa. edo Donostiako paseo berritik, itsasoa bizi eta indartsu dagoen egun batean bakarrik paseatzeko gogoa, belarrietan Sting & The Police-ren “Fragile”



entzunaz eta buruan neska hori bueltaka duzula. Eguna ubel kolorekoa bihurtzen da, melankoliatsua, baina ez tristea, hotza sentituz, eta aurpegian, holatuek pareten aurka jotzean zabaltzen duten kresala sentituaz, usainduaz. Eta bapatean, sakelean daramazun mugikorrak dar-dar egiten du, eta buruan zenuen neskaren dei galdu bat da. Irrifar bat azaltzen da zure ezpain gorrituetan. Bide gorrian korrika doan mutilak agurtzen zaitu, eta baita zurekin gurutzatu den neska ilehori horrek ere. Pozik zoaz, eta jendeak zure pioztasun horretaz kutsatu nahi duela dirudi.


Lurreko pertsonarik zoriontsuena bilakatzen zara.




jueves, 21 de junio de 2007

Gora Marruekos eta Papelerak!

-Jon, puedes venir un momento? - ze nahi du? nire nagusia izanda ezetz esatea?
- Ahora voy.
- Quiere que empieces a probar los armarios de Marruekos. - dena hortik hasten da, ta azkenen marroki batekin oheratzen ikusten naiz hemendik hilabete batzutara, gainera, ni izango naiz inmigrantea, eta ez bera.
- De acuerdo!

Ze esaten diozu nagusi bati egoera hontan? Ez da gustura ez naizelako hasiko proiektu horretan, kanpora joateko gogoa baitut, baina ze galdera dira horiek? Imajinatu:

- Jon, puedes venir un momento?
- No, que estoy viendo pagina guarras y estoy demasiado excitado. Podria ensuciarte la mesa.
Hortik ordu laurden edo ordu erdira, beharren arabera...

-Yastoy! Que querias jefe!
-Pues me interesaria que empezases a probar los armarios que van a Marruecos.
-Marruecos? uy quita quita!Yo al desierto no voy! No hay nada en Brasil?
-Bueno...era para otro, pero hay que hacer una maquina de papel, pero tu no tienes ni zorra idea de eso...
-Hombre! si es en Brasil ya aprendere! Para cuando es?
-Para Diciembre...
-Vale, diles que se atrasara mas o menos hasta carnavales. Y acuerdate del aumento del sueldo eee!!!!

Ze  guay ezta? Txiripiflautikoa benetan.

miércoles, 13 de junio de 2007

Paris Hilton

Paris Hilton…

Zein ostia da kapaz emakume hau bezalako enjendro bat hazi eta gainera urteetan (nik uste mendeetan) sortutako dirutza eta prestijio guztia bere eskuetan uzteko? Joder! Askotan nire herriko parkeetan 8 urteko umeak amak iraintzen dituztenean, ea ze nolako ama den pentsatzen dut…ez da batere normala. Nire garaian ostion bat zen hori!!! Zer eta ama iraindu???Jojojo…orain ez, orain bokata jan ez nahi badu, amari “ijaputa” deitu, otartekoa muturrera bota eta adios muy buenas. Gainera amak jasotzen du lurrean zabalduta geratu den ogi eta txoixopanplona masa. A lo ke iba: Alaba mozkor, drogadikta, golfa, eta “cantante frustrada” bat izango banu, enioke ezta paga ere emango! Ona egongo da…hori bai. Kristona, gerritik heldu eta [txop,txop,txop…]gustura…baina urrengo egunen…bueno, agian pixkat itxoin ez? Hain beste diru izanda agian zeoze eroriko da: Mercedes-en bat edo…baina gero bai, gero que le den por kulo!

Ale, nazkatu naiz atso hontaz. Nahigo dut txoixopanplona bokailo bat jan. Mmmmm..!

jueves, 17 de mayo de 2007

Ametsa (2007/V/16-17)

Ixkina batean nago, bi nagusiak esaten ari direnak entzunez. Beraiek konturatu gabe, nire bizilagunen etxean nago, sala eta pasiloaren arteko ixkina batetan.

Nitaz hitzegiten ari dira…
- Ba al duzu zure semearen bideorik? – Bideo lizun eta X kategoriako bideotaz ari dira, eta ez dute esaten “ zure semearen bideorik” nire propietatekoak direlako….nik 8 urte ditut, oraindik ez dut halakorik ikusten. Ni biluzik agertzen naizen bideoak dira.

Haserre bizian jarri eta beraiengana abiatzen nazi korrika. Dagoeneko ez dira nire ama eta bizilaguna. Bizilaguna eta bere lagun bat dira, eta lagun horrek Marge Simpsonen gorputza du, eta bizilaguna mutil bat da.

Beraiek ni aruntz noala konturatzerako, nik laranja pilla ditut eskutan, eta beraiei jaurtika hasten naiz, bortizki eta ahal dudan min handiena emateko asmoarekin burura. Kolpe bakoitzean, laranja txikitu eta izugarri zumo pilla irteten da, anormalki, gehiegi. Biak lurrean daude, beldurrez, baina gizona altxa eta ni jotzera dator. Orain lepotik, kate batez zintzilik, egurrezko kaxa bat du zintzilik, gure aiton-amonek gauzak jasotzeko erabiltzen zutn egurrezko kaxa dotore bat.

Ni hortaz ohartu, eta lasaitasun osoz, kaxa hartu, bere buru gaina baina altuago altxa, eta buru gainean askatu egiten dut, ez diot botatzen. Kolpeak lurrean uzten du eta espasmoak hasten dira. Niretzat hil da jada.

Ama ere lurrean dago, baina orain ez da ama, ez eta Marge Simpson ere. Neska gazte lirain bat da, eta biluzik dago lurrean botata, laranja urez inguraturik. Liraina izango da, eta biluzik egongo da, baina hil nahi dut. Horretarako bere alua mihazkatzen hasten naiz. Ez mihazkatzen ere…behetik gora pasatzen diot mingaina, horrek sufriaraziko balio bezala. Eta laranja zuku pila datorkia gorputzaren goi aldetik, eta dena edaten dut, baina jario ez da gelditzen, eta gehiago pasatzen diot mihia. Zukua gustatzen zait, naranja zukua.

lunes, 7 de mayo de 2007

Maite zintudan, hil zaitut
Zu galtzeko beldurra
egoista ankerra
zure jabea ni nintzen
eta ni nire jauna
eguneroko itauna
¿nondik zatoz?
hankartea bustita zatoz beti
maite zaitut puta hori!
baina ez bazara nirea besteena gutxiago
barka azken golpeak
azken ebakiak eta zaztadak
baina ez bazara nirea, ezara inorena
maite zaitut, baina hilko zintuzket.

jueves, 3 de mayo de 2007

Bakardadea


Itsasargi bateko itsaszaina
zuhaitza basamortuan
izarra zeruan edo,
eskale bat kale gorrian.
Ezinezko liteke bera gabe bizi
Tetrikoa zure lagun bakarra bada
Poeten oxigeno
nahiz inspirazio
Maite zaitut, baina ezaitut nahi

jueves, 26 de abril de 2007

Kamikaze


II. Mundu Gerran, AEBen aurka Japoniarrek, beraien ezintasunak medio, piloto askok beraien bizia eman zuten Amerikarren untzien aurka egindako eraso suizidetan.

Beraien lana omen zen, ez omen zen aparteko ezer.

lunes, 23 de abril de 2007

Gaurkoa egun izugarri ona. Alai nago. Hala ere itxaroan, zihurrenik eguna aldatu lekiken idatzi betan zain, onera. Ala txarrera. Argazkikoak ez du mezurik itxaroten. Bere seme alabak jolasean dabiltzan bitartean, bera eguzkiaren deklibeari so dago. Ez du beste zereginik. Alai da. Alai izango da bihar.

Shoot Down

Alferrik da.

Ezinezkoa da gure bizitzei zentzua aurkitzea.

Egia esanda, eta begi onetik ikusita, eskilara baten antza du.

Zenbat eta aurrerago joan, zenbat eta gehiago igo, orduan eta poz handiagoa, sentsatzio hobeak (bertigoak alde batera utziz) sentitzen ditugu. Pertsona gehienek igo nahi dute azken mailaraino, eta zenbat eta jende gehiago izan azpitik, hobe.

Gizona ankerra da gizonarentzat.

Baina ez gara ohartzen, zenbat eta gorago igo, erortzeko arrisku handiago dugula. Eta erori ezkero, kaltea handiagoa izango dela. Azken mailatik erortzen denak bertan izango du eriotza, beheko mailetara bueltatu eziganatik sorrarazitako etsipenak sortuko dion kamikaze arimagatik.

Gizakiak ez du paradisua behar bezela dastatuko infernua probatu arte.


Gaur pesimista nago. Espero dut berdin ez jarraitzea.

Ohera noa.

Shoot down.