sábado, 29 de diciembre de 2007

Yo te quiero...

- Creo en ti Casandra. No estás loca.
Se besaron y en su boca florecieron madreselvas.




Matte zattut pitxin!

martes, 25 de diciembre de 2007

EGUBERRION!!!!

Ba oixe...gaur egungo gabonak nola ospatzen diren geroz eta gutxiago gustatzen zait, baina atzo DIN DAN DON kantatzen hasi eta txikitan nola bizitzen nituen eta edukitzen nituen sentsazioak oroitu nituen, eta konturatu naiz gabonak faltan botatzen ditudala!!!!

Ba hori! Esperoet Olentzero zuekin ondo portatu izana eta tanga gorri ugari zabaldu izana!!!

EGUBERRION ETA ONDO PASA EGUN HAUEK ZUEN FAMILIA, LAGUN, NESKALAGUN, MUTIL-LAGUN ETA TXORTALAGUN GUZTIEKIN!!!!

miércoles, 19 de diciembre de 2007

jueves, 13 de diciembre de 2007

Gogoaren baitan

Kanta hau aurkitzen pasa dut eztakit zenbat denbora, zeinena zen eta zein izen zuen ez nekielako. Baina aurkitu dut!!!!


martes, 11 de diciembre de 2007

Ez dut sugea (izan) nahi.

Inoiz ikusi nuen lekurik lazgarriena zen hura.

 

Umeak ez ziren etxetik irteten sugearekin gurutzatzeko beldurrez, eta kale guztien lurrazpiak pasadizoz beterik zeuden. Inork ez zuen inoiz sugearekin topatu nahi, eta horregatik, beti gauez, pertsona horiek lurrazpiko pasadizoetan zehar egiten zituzten egin beharreko tratu, bilera, jolas edo erosketak. Beti gauez.

Eguzkiaren printzak zer ziren ahaztuak ere baziren. Beraiek ez baitzuten sugea ikusi nahi, eta beraz etxeko lehio, ate eta tximiniak adreiluz itxiak zituzten.

 

Eguzkirik ez jasotzeak, eta beraien bizitza pasadizoetako iluntasunera ohitzean, begiak galdu zituzten. Galdu ez, utzi egin zituzten, iada ez baizituzten ezertarako behar. Eta hitzak ere ahaztu zituzten, ez baizuten sugeak horiek entzutea nahi.

Hortik aurrera ikutuen bidez komunikatu ziren, eta batzuetan, usainen bidez ere jakin zezaketen inguruan zegoenaren berri. Zelako animoa zuen ondoan zutenak, zeren beharra zuen eta halakoak. Beraz biztanle horiek beraien behar barrenekoei lotuak gelditu ziren: Gosea, egarria, sexua eta loari.

 

Hitza galdu zuten bezala, ideiak planteatzeko gaitasuna ere galdu zuten. Beraz iada Sugeak irabazia zuen bere borroka herri horretakoekin. Eta iada, pertsona horiek beraien pasadizo estuetatik arrastaka nola ibiltzen ziren begiratu besterik ez zuen: Elkarri usainka, elkarri igurtziaz, elkarri ezer esan gabe…sugeak bailiran bezala.

 

viernes, 7 de diciembre de 2007

No Puenting, No rules

“La vida es como una caja de bombones, nunca sabes que es lo que te va a tocar!”

Forrest Gump

…eta egunak ere halakoak izan daitezke. Gaur zubi izanda ere lanera joan behar izan dut, “urjentzia” kontuak. Baina hala ere, uste dut hilabete honetan joan naizen umore onenarekin joan naizela, nahiz eta bidean, autoan nindoala, lehioak jetsiekin nahiz eta hotz egin, eta musika tope nuela, oraindik gaupasaz “Ambroxio”renera gosaltzera zindoazen ezagunekin gurutzatu, ni gustura nindoan lanera…harrigarria!

Azkenean ordea ez dugu egin beharrekorik egin, eta hobe, deskantsatuago. Eta ondoren alboko enpresako jabeak hamaiketakoa egitera gonbidatu gaitu, salda, txorixo, haragi eta odolki egosi ta guzti! Horrek ondoren nire bazkaria arinagotzera eraman du. Eta gonbidatu gaituen “jaunak” gainea (edo zintzurrean) zuen beroaldiak gauza batzuk erakutsi dizkit.

• Kobre garesti egotea, Txinako Olinpiaden errua da, beraz, Zaldibian telefono kableak moztea, Txinatarren errua da!
• Guk (23 urte ingurukook(nik 21)) etxea erostea errezago edukiko dugu.
• Salamankan ronda batek 18,50€ balio ditu BETI!!!
• Pintxo hobenak (ordaindu gabe ateratzen dituztenak) Leonen daude. Gijuelon ordaindu egin behar da (KE NO TE ENGAÑEN!!!)
• Hemen norbaitek burua irakurtzen dit, ze hau idazten nabilen bitartean IDAZTEKO exigitu dit…


Hau ez argitaratzeko gogoa dut, baina blog-a “aktualizatzearren” barruraino doa, de karrrerillaaaaaaaa!”!!!!