lunes, 23 de abril de 2007

Shoot Down

Alferrik da.

Ezinezkoa da gure bizitzei zentzua aurkitzea.

Egia esanda, eta begi onetik ikusita, eskilara baten antza du.

Zenbat eta aurrerago joan, zenbat eta gehiago igo, orduan eta poz handiagoa, sentsatzio hobeak (bertigoak alde batera utziz) sentitzen ditugu. Pertsona gehienek igo nahi dute azken mailaraino, eta zenbat eta jende gehiago izan azpitik, hobe.

Gizona ankerra da gizonarentzat.

Baina ez gara ohartzen, zenbat eta gorago igo, erortzeko arrisku handiago dugula. Eta erori ezkero, kaltea handiagoa izango dela. Azken mailatik erortzen denak bertan izango du eriotza, beheko mailetara bueltatu eziganatik sorrarazitako etsipenak sortuko dion kamikaze arimagatik.

Gizakiak ez du paradisua behar bezela dastatuko infernua probatu arte.


Gaur pesimista nago. Espero dut berdin ez jarraitzea.

Ohera noa.

Shoot down.

No hay comentarios: