jueves, 25 de octubre de 2007

Txortan

Txortan

Jakina da, antzina, gure kostako arrantzaleak urrutira ibiltzen zirela, oso urrutira, bakailaoetara-eta. Ternuara, Gran Solera, Eskoziara Jakina den bezala, hilabeteak eta hilabeteak igarotzen zituztela uretan etxetik kanpo, egun luze eta gau luzeagoetan, olatuen borondatearen kulunkan senper gaiztoa ikusiz. Gizon gordinak izaki, haragizko gutizia harrotzen zitzaien maiz, sexu-grina, eta hamabiak jota bero-bero, beharko kanpaia jo, anaia txikia mantsotuko bazen.

Itsasoak ere, jo eta jo, badu bere muga. Eta lehorra jotzen zuten aldiro, ez dago pentsatzen jarri beharrik asmatzeko, norako bidea hartzen zuten, txopa galduta, abioan: putetxera, txikili-txakala egitera; izorrategira, odolkia eltzean sartzera. Eta hemen, puntu honetan, ez datoz bat nire notizien iturriak: batzuek omen diote, patroiak denbora gutxiko baimena ematen zietela; beste gehienek, berriz, patrikan diru gutxi eraman ohi zutela arraina saldu eta manta egin bitartean, zorriak baino ere pobreago omen zebiltzala Gauza da (euskara ezinbestean barkuan utzia, ingelesa pittin bat derrigorrean ikasia), gauza da, sartu orduko, burdeleko señoritek honako eskaintza egiten zutela: «Short time!». Esan nahi baitu, asti labur edo denbora motza. Agudoago eta merkeago, alegia. Bistako denez, ez zuten eskopeta garbitzen denbora askorik pasatzen koarto ilunean (...).

Short time, partida motza, xorta(i)m ahoskatzen omen dena. Hortik dator, agidanean, gure oraingo txortan egitearena. Egi-egia ote den? Hala dirudi bederen. Si non e vero, e ben trovato. Bide onean doa Egiako mandoa.

JESUS MARI MENDIZABAL

Jodete! Gero ez da normala izango Euskal Herrian txortan gutxi egiten dela esatea? "Txortan" hori ere gutxitan eta oso motz egiten zutelako datorrela jakinda...

Franz Ferdinand: Kotxean hau entxuten etorri naiz, besterik gabe.


martes, 23 de octubre de 2007

Pais de Pandereta

Ayer observe con desprecio lo sucedido en Barcelona.

En un video se observa a una adolescente ecuatoriana de 16 años, viajando en metro, tranquilamente, sin hacer nada. De repente, aparece un kinki dando aullidos por el móvil, y empieza a insultar, pegar e incluso tocarle un pecho a la ecuatoriana, que ni si quiera le miro. Cuando ya decide bajar del metro, no a gusto con lo que había echo, decide pegarle una patada en la cara antes de dejar el vagón.

También se ve, que una persona que viajaba en el mismo vagón, ni si quiera se inmuta, y mucho menos hace algo para detener la agresión ni nada para ayudar a la chica después de todo esto.

Un testigo, dice que el kinki hablaba por el movil de otra agresión que causo a algún otro inmigrante.

Resultado: El kinki es arrestado, se sabe que cometio dos agresiones y aun asi es puesto inmediatamente en libertad con cargos. De chiste. Y menos mal que alguna cámara grabo todo lo sucedido.



Shortbus

Ikusi duzue pelikula hau?

Azken aldian gehien gustatu zaiten pelikuletako bat da. Esan daiteke oso pelikula askea dela. Sexua (bai hetereoa naiz homoa) askatasun osoz eta zentsurarik gabe 
kontatzen eta erakusten ditu. 

Sexu esplizituz beteriko pelikula da, eta horrek kritika bat baina gehiago ekarri dizkio, esanaz, sexua erabiltzen duela istoriorik kontatzen ez duen pelikulak jendearen atentzio deitzearren. Ba niretzat behintzat ez da hala. Egia da filme osoa sexuan oinarritua dagoela eta istoriotxo guztiek 
ohean amaitzen dutela.

Guztiz gomendagarria da. Zinean orain dela hilabete batzuk estrenatu zuten, baina ez dut uste oraindik hor egongo denik...baina beti egongo da eMulen edo...




jueves, 18 de octubre de 2007

Janis Joplin

Aspaldiko partez gaur Janis Joplin entzunaz etorri naiz lanera, eta ze oroitzapenak!

















domingo, 14 de octubre de 2007

Who is Argiñano???

Beste asteburu entretenigarri bat!!!

Ostiralen Hernani + Oialume:

1-

-Beitu,  hau da X jauna - nere lagun batek bere lagun (neska) bati nigatik

- A! Bale...- ta patatin patatan...

5 minutura

- bai, Y-ren anaia da

- Y-ren anaia zara? Urnietakoa?

- bai - nik

- Uyyyy!!! Gauza asko kontatu dizkiadate zutaz...

Enuen ezagutzen neska...

2-

Oialumen laneko batekin topatzen naiz, ta neska batekin dago. Neska presentatzen dit, pixkat berbetan egon eta lanekoakin txupito bat artzeko barran jartzen naiz, ta "por el rabillo del ojo" ikustet nola tipo batek neskai gerritik "salbajemente" heldu ta altxa iten dun, troglodita bat bezala. Lagun bat izango zela pentsatu nuen.

- Ze, lagunen bat??

- Menudo hijo de puta!!! Enuen ezagutzen!!

Bere aurpegia poesia zen. Edo E.A.Poe ren beldurrezko istorio baten islada.

3-

Ta atzo zine. "Un plan brillante". Pelikularen izena da, badakit ez dela oso plan elaboratua zinera joaterena (7koa). Farrarik ez, ze gaur partido (enpate), ta etxeraka goazela, Urbiletik - Urnieta bidean (10 km edo?) Ertzainen 2 kontrol...eskerrak alkoholemiaren tubitoa erakutsi eta 2.ean ez gintuzten gelditu.

Enfin.

Bihar astea gogor hasteko afari goxo-goxo bat jarri dut niretzat bakar-bakarrik.




miércoles, 10 de octubre de 2007

Zoriontsu izan, edo halako zeoze...

Ez dago zoriontasunaren bila dabilen pertsona baino pertsona zorigaiztoagorik.

Carpe diem.


viernes, 5 de octubre de 2007

Sacrilegio

El sacrílego es aquél que no siente respeto o le falta al respeto a lo que otros consideran sagrado. Lo que perciben como su crimen es llamado sacrilegio y si este crimen les parece deliberado se le llama profanación. Las palabras sacrílegas se condenan a título de blasfemia.

Lau teilatu

Amaia Monterok eta Mikel Erentxuk egin dutena

Entzun dezute "Lau teilatu"ren azken bertsioa? Zeinek eman die bi hauei Euskaraz egin den kantarik onenetakoa hartu eta ahotik kaka dariola kantatzeko baimena?

Inoiz hitz-egin al dute bi hauek euskaraz?

Ba al dakite bi hauek zer abesten ari diren?

Siento vergüenza ajena, gure ondorengoek "Lau Teilatu" azkenengo bertsio honekin erlazionatu dezaketela pentsatzean.

Esango dute: "Eta hau al da hainbeste urtetan, festa guztietan, taberna guztietan, kotxe guztietan hainbeste jendek entzuten eta entzun nahi zuen abestia?"

Sacrilegioa, horixe.



miércoles, 3 de octubre de 2007

Buelta betikora...

Gaur jokatu det aurtengo lehen partidua (nahiz eta batzuk aitzakia bat zela esan...ee Lucy???).

Egia da bai eskubaloia dela kontaktu gehinetakoa duen kirola, eta gaur gogoratu naiz zergatik egon nintzen lengo urtean uztekotan. Lagunarteko partidu bat. Hala ere bi ubeldu, tiroi bat eta eskumuturra zaurituta... Larunbaten ligako lehen partidua Eibarren. Ea ezer hautsi gabe bueltatzen naizen festetara!

lunes, 1 de octubre de 2007

San Migelak (Vol 1)

Lehengo asteburua festetan.

Egia esan aspaldiko hobenetakoak, niretzat behintzat.

30 urte baina gutxiagoko millonario bat ezagutu det, eta ikusi det diruak ez duela dena ematen, ez eta asko ere. Gehiena harritu zidana: hogeita-piko urte, millonarioa, eta hala ere ez da drogatzen eta hankak lurrean ditu. Bere kotxeak, bere etxetxoak baina deskalabratu gabe eta dirua garbi atereaz. Eta lehen zeukan neska, kriston morena, kriston gorputzakin...bururik ez zuelako utzi zuen. 
Tipo interesgarria alde batetik, baina aguantaezina ere bai beste alde batetik.

Ta olaxen...geo juerga ta juerga geyo goizeko ordu txikik arte. Eta goizak, etxerako bidean, opari hau eman zidan:


PD: Hurrengo asteburuan ere festak dira, eta denak gonbidatuak zaudete. Gainera badakit irakurleren batek bere herritik hona 5 km baina gutxiago dituela...

PD2: Ahaztu zait...Urnietarra naiz.