lunes, 26 de noviembre de 2007

Kursaal Auditorium

Gaur Donostiako Kursaalean izan naiz, Euskadiko Orkesta Sinfonikoa eta honi ahotsa eman dion Donostiako Orfeoiaren emanaldi bat ikustera...edo entzutera.

Horrelako ikuskizun batetara joan naizen lehen aldia da, eta hau ere, zozketa batetan egokitutako sarrera batzuei esker, eta egia esan, eskerrak ez dudan ordaindu beharrik izan!!

Esan dezaket kontzertua gaizki ere ez dela egon. Ordu eta erdi iraun du, eta denetik egon da, erritmo bizituak naiz oso motelak, eta behin baina gehiagotan hortik ateratzeko gogoa ere izan dut. Sentsatzio hori kontzertua hasi eta 5 minututara izan dut, ze bale, hasiera oso ondo, "Joe ze ondo entzuten den, joe ze guay ni biolin, biola eta biolontxelok ikusten, joe ze monotonoa, ez al dira gauza berdina jotzen ari denbora guztian baina tonu ezberdinak erabiliaz, ze mierda da hau guazen hemendik..." baina hori esand ezagun...sarrera izan dela, harizko instrumentuak bakarrik ikusten zirela. Ondoren, haizezkoak eta koro eta abeslariak sartu dira. Hortik aurrera hobeto dena, beraz ez naiz kejatu ere egiten.

Gainera ekitaldi hauetara joaten diren espezimenez ohartu naiz: Ehuneko 90a 40 urtetik goragokoak, andre asko goitik behera larruzko berokiz estaliak, bitxi ederrenak jantzita eta nere bikotea ere konjuntatuta...baita jende "normala" ere. Eta gero ni...ke era el puto krio de toda la sala!

Errepikatuko, baina ze jo behar duten jakinda bakarrik. Gaurkoan Mendelshon 2garren sinfonia. Eliza kantua zirudien.

jueves, 22 de noviembre de 2007

Ez dakit...

Ez dakit zer idatzi
Ez dakit zer esan

Beraz argazki pollit bat eta radioblogclub-eko nire radioblog-a jarri dut, lehenengo post-ean eta gero ya ixkiña batean beti eskuragarri izateko nahi duenarentzat.

Egun tristea gaurkoa nirea...enfin!








domingo, 11 de noviembre de 2007

MonTonSon


miércoles, 7 de noviembre de 2007

Arkakuso-andrea

Inoiz enuen zure izenaren berri izan. Gure artekoa sexura mugatzen zen, edo murrizten zen. Mozkor gau horiek ez zuten beste ezertarako astirik izaten. Zu gainean jarri, cowboy txapela buruan zenuela, zapi gorria begitatik beherakoa tapatuaz eta jostailuzko pistola bana zenuela esku bakoitzen, sabaiari tiroka eta ni zaldia izango banintz bezala mugitzen zinen nire gainean, kolpeka, goruntz eta beruntz, bortizki.

Baina hortik aurrerakorik ez nekien. Ez nekien zer egiten zenuen zure lanaldia bukatzerakoan, inola ere axola behar ez lidakena. Zure gorputza ordaindu beharrik gabeko pertsonaren batena ote zen ere enekien. Baina ni berezi sentitzen nintzen, nahiz eta egunean ni bezela beste 3 edo 4 pertsonarekin egona zinela jakin.

Eta nazka ematen zidan, zure lantokitik irten eta nire emaztearengana joan behar izateak, atso andrajosa, gizen eta zahar arengana, inoiz maitatu ez dudan emakume arengana, lastimagatik harekin ezkondu nintzen arkakuso-andre arengana. Ze hori da, arkakuso-andrea! Odola zupatzen dit ni ohartzen ez naizenean, odola, dirua, eta nire urterik onenak. Eta dena egun hartan lastima sentitu nuelako, agian aukera bat merezi zuela sentitu nuelako.

Nire urterik onenak, berari lotuta.

Eta orain, ordaindu egin behar ergelkeria hori egitea eta ordaindu ere bera baina gehiago maite dudan beltzaran batekin egoteko, naiz eta zuk inor ez maite sexu jolas horietan, dirua besterik, hori da zuri orgasmorik gustokoena ematen dizuna. Azken finean zure lana da.



lunes, 5 de noviembre de 2007

Esto no se toca