martes, 3 de julio de 2007

Egun tristeetan ohartzen da bat benetan faltan botatzen duen guztiaz:


Aspaldi ikusi ez duzu lagun horrekin kafetxo artzeko gogoa. edo Donostiako paseo berritik, itsasoa bizi eta indartsu dagoen egun batean bakarrik paseatzeko gogoa, belarrietan Sting & The Police-ren “Fragile”



entzunaz eta buruan neska hori bueltaka duzula. Eguna ubel kolorekoa bihurtzen da, melankoliatsua, baina ez tristea, hotza sentituz, eta aurpegian, holatuek pareten aurka jotzean zabaltzen duten kresala sentituaz, usainduaz. Eta bapatean, sakelean daramazun mugikorrak dar-dar egiten du, eta buruan zenuen neskaren dei galdu bat da. Irrifar bat azaltzen da zure ezpain gorrituetan. Bide gorrian korrika doan mutilak agurtzen zaitu, eta baita zurekin gurutzatu den neska ilehori horrek ere. Pozik zoaz, eta jendeak zure pioztasun horretaz kutsatu nahi duela dirudi.


Lurreko pertsonarik zoriontsuena bilakatzen zara.




2 comentarios:

Anónimo dijo...

dei galdu bat...ez horren galdua baina, barneko bidea topatzeko gai den keinu hori. uste det denok gorritu garela egoera jakin batean x-horren mezuren bat jasotzean...

milesker pasatu eta arrastoa uztearren!

arratetxo dijo...

mmmmmmmmmmmmmmm....