martes, 10 de julio de 2007

Gela

- Mmm…Non nago?

Buruko min hau ezagun zait. Gaupasa batek bakarrik utz ditzazkeen sintomak dira. Ez nitzateke larrituko, jakingo ez banu atzo enitzela kalera irten. Etxean geratu nintzen, pizza bat afaldu eta pelikula bat ikusten. “La naranja mecanica” ikusi nuen, Internet bidez jetsi dudan azken pelikula.

Pertsianaren zirrikituetatik argi printz artifiziala sartzen da, eta horrek, nire begi esnatu berriak estimulatzen ditu. Orain arte ezin izan dut tokiaren itxurarik hartu ahal izan.

Gela itogarria da. Sabaian dagoen ispilua nire muturrean dut, ez dit altxatzen uzten. Ahal dudan moduan, begiak ez-argitasun horretara moldatzen ditut, edo dira, eta nire gorputza irudikatzen dut. Esku-hankak lotuak ditut, edozein mugimendu eragotziaz, pixka batean, somatzen hasi nintzen angustia hori ezaba lezakeen edozein mugimendu eragotziaz.

Giro hestu hark, hatsa eragozten zidan, airea lirdingarria zen gela horretan. 10 urtetan inor sartu ez zela zirudien, toki itxi hartan aspaldian haize berririk ez zela sartu, hilobi hotzan batetan egon litekeen haizerik heze, lizun eta iguingarrienaren pareko.

- Baina non nago! Zer da hau!

Askatzen saiatzen naiz, baina ezinezkoa zait. Indar guztiekin saiatuta ere, ezinezkoa. Lortu dudan bakarra eskumuturrak urratzea izan da. Nabari ditut odol tantak, eskumuturretik maindirera bidean, sentsatzio desatsegina igortzen dit tanta hark, poliki, nire gorputzetik ihesean baitoa nik ezer egin ezinik.

Nire garrasiek angustia sortzen dute nire baitan, eta ohiu gehiago egiten dut.

Nire desio bakarra hori amaitzea da. Hil nahi dut. Ez dut gela horretan ohiu bakar bat gehigo egin nahi!!! Baina sokek nire suizidio ere eragozten dute.





No hay comentarios: