martes, 17 de julio de 2007

Noizbait jolastu al duzu jendearen bizitza imajinatzera? Bizitza, egunerokoa, biziago egin dezake. Kalean zoazela hainbat pertsona igarotzen dira, eta ez zara bakar batetan ere fijatzen, are gutxiago hiri batean bazaude. Ia egunero ikusten duzun neska ilehori hori, txirikordazkoa. Ia egunero ikusten duzu. Ba neska horrek ikasteari utzi dio. Ez zen bere gustoko zeregina, eta gurasoek, arrazoi horregatik etxetik bota dute. Orain aiton-amon edo osaba-izebaren batekin bizi da, eta lanean dihardu, heladeria batetan, baina ez doakio batere ondo, aurtengo uda ez da oso beroa, klima aldaketagatik izango da. Agian, berak hainbestetan erretzen dituen zigarroen keak eragin ahal izan duen klima aldaketa. Zorakeria ezta? Hutsana da zigarro baten keak lor dezakeen eragina Muskiz-eko Petronorren refineriako tximini luzeek bota dezaketenarekin alderatuz edo berak Londresera joateko artu nahi duen hegazkinarenarekin…

Begira, hor urbildu zaion mutil moreno hori bere mutila da. Aberatsa dirudi. Mercedes betetan dator. Agian neska diruagatik bakarrik gerturatu zaio, nik ere bere lekuan hori egingo nuke, nonbaitetik atera behar bizitzeko modua, eta lanik egin gabe bada hobe. Niretzat ez, baina jende askok horrela bizi nahiko luke, baita txirikordazko neska ilehori horrek ere. Baina ez, ez, autobusa ze ordutan datorren galdetu dio mutilak eta badoa. Aberats bat autobusean? Greenpeace-ekoa izango da eta ez du klima aldaketarik nahi….kotaidua. Agian gaizki irudituko zitzaion neska hori erretzen ikustea, baina anti-todo gehienek bezela, uste dut porroak erretzen dituela. Eta noizbait koka sartu ere bai…

[incomplete]





Hau Anerentzat:

viernes, 13 de julio de 2007

Mmm...

Gaur nire burua patetiko dago, nazkatua beroagatik lanean nengoen bitartean, eta nazkatuta bero ezagatik lanetik irten naizenean. Hondartzara joateko asmoa, baina kaka, galerna. Asi eske gaur ez du ezer dezenterik idatziko ( jejeje...inoiz ezer dezenterik idatzi izan banu bezala...baina gaur ez naiz ezta saiatu ere egingo!). Horren ordez kantu bat jarriko det. Ale! Tori! Mando diao da taldea, eta kanta ba....Welcome Home, Luc robitaille.


martes, 10 de julio de 2007

Gela

- Mmm…Non nago?

Buruko min hau ezagun zait. Gaupasa batek bakarrik utz ditzazkeen sintomak dira. Ez nitzateke larrituko, jakingo ez banu atzo enitzela kalera irten. Etxean geratu nintzen, pizza bat afaldu eta pelikula bat ikusten. “La naranja mecanica” ikusi nuen, Internet bidez jetsi dudan azken pelikula.

Pertsianaren zirrikituetatik argi printz artifiziala sartzen da, eta horrek, nire begi esnatu berriak estimulatzen ditu. Orain arte ezin izan dut tokiaren itxurarik hartu ahal izan.

Gela itogarria da. Sabaian dagoen ispilua nire muturrean dut, ez dit altxatzen uzten. Ahal dudan moduan, begiak ez-argitasun horretara moldatzen ditut, edo dira, eta nire gorputza irudikatzen dut. Esku-hankak lotuak ditut, edozein mugimendu eragotziaz, pixka batean, somatzen hasi nintzen angustia hori ezaba lezakeen edozein mugimendu eragotziaz.

Giro hestu hark, hatsa eragozten zidan, airea lirdingarria zen gela horretan. 10 urtetan inor sartu ez zela zirudien, toki itxi hartan aspaldian haize berririk ez zela sartu, hilobi hotzan batetan egon litekeen haizerik heze, lizun eta iguingarrienaren pareko.

- Baina non nago! Zer da hau!

Askatzen saiatzen naiz, baina ezinezkoa zait. Indar guztiekin saiatuta ere, ezinezkoa. Lortu dudan bakarra eskumuturrak urratzea izan da. Nabari ditut odol tantak, eskumuturretik maindirera bidean, sentsatzio desatsegina igortzen dit tanta hark, poliki, nire gorputzetik ihesean baitoa nik ezer egin ezinik.

Nire garrasiek angustia sortzen dute nire baitan, eta ohiu gehiago egiten dut.

Nire desio bakarra hori amaitzea da. Hil nahi dut. Ez dut gela horretan ohiu bakar bat gehigo egin nahi!!! Baina sokek nire suizidio ere eragozten dute.





martes, 3 de julio de 2007

Egun tristeetan ohartzen da bat benetan faltan botatzen duen guztiaz:


Aspaldi ikusi ez duzu lagun horrekin kafetxo artzeko gogoa. edo Donostiako paseo berritik, itsasoa bizi eta indartsu dagoen egun batean bakarrik paseatzeko gogoa, belarrietan Sting & The Police-ren “Fragile”



entzunaz eta buruan neska hori bueltaka duzula. Eguna ubel kolorekoa bihurtzen da, melankoliatsua, baina ez tristea, hotza sentituz, eta aurpegian, holatuek pareten aurka jotzean zabaltzen duten kresala sentituaz, usainduaz. Eta bapatean, sakelean daramazun mugikorrak dar-dar egiten du, eta buruan zenuen neskaren dei galdu bat da. Irrifar bat azaltzen da zure ezpain gorrituetan. Bide gorrian korrika doan mutilak agurtzen zaitu, eta baita zurekin gurutzatu den neska ilehori horrek ere. Pozik zoaz, eta jendeak zure pioztasun horretaz kutsatu nahi duela dirudi.


Lurreko pertsonarik zoriontsuena bilakatzen zara.