martes, 17 de julio de 2007

Noizbait jolastu al duzu jendearen bizitza imajinatzera? Bizitza, egunerokoa, biziago egin dezake. Kalean zoazela hainbat pertsona igarotzen dira, eta ez zara bakar batetan ere fijatzen, are gutxiago hiri batean bazaude. Ia egunero ikusten duzun neska ilehori hori, txirikordazkoa. Ia egunero ikusten duzu. Ba neska horrek ikasteari utzi dio. Ez zen bere gustoko zeregina, eta gurasoek, arrazoi horregatik etxetik bota dute. Orain aiton-amon edo osaba-izebaren batekin bizi da, eta lanean dihardu, heladeria batetan, baina ez doakio batere ondo, aurtengo uda ez da oso beroa, klima aldaketagatik izango da. Agian, berak hainbestetan erretzen dituen zigarroen keak eragin ahal izan duen klima aldaketa. Zorakeria ezta? Hutsana da zigarro baten keak lor dezakeen eragina Muskiz-eko Petronorren refineriako tximini luzeek bota dezaketenarekin alderatuz edo berak Londresera joateko artu nahi duen hegazkinarenarekin…

Begira, hor urbildu zaion mutil moreno hori bere mutila da. Aberatsa dirudi. Mercedes betetan dator. Agian neska diruagatik bakarrik gerturatu zaio, nik ere bere lekuan hori egingo nuke, nonbaitetik atera behar bizitzeko modua, eta lanik egin gabe bada hobe. Niretzat ez, baina jende askok horrela bizi nahiko luke, baita txirikordazko neska ilehori horrek ere. Baina ez, ez, autobusa ze ordutan datorren galdetu dio mutilak eta badoa. Aberats bat autobusean? Greenpeace-ekoa izango da eta ez du klima aldaketarik nahi….kotaidua. Agian gaizki irudituko zitzaion neska hori erretzen ikustea, baina anti-todo gehienek bezela, uste dut porroak erretzen dituela. Eta noizbait koka sartu ere bai…

[incomplete]





Hau Anerentzat:

1 comentario:

Anónimo dijo...

Neretzat ez da ba izango ala??

hala bada milesker...ari naz abestiaz gozatzen, gustau zat. beharbada tristeegia gaur daukadan egunerako baina makurraldiren batean berreskuratuko det!

nei ere gustatzen zat besteen bizitzak asmatzen ibiltzea, egia izan ala ez denborapasa ederra da.

muxu1