jueves, 25 de octubre de 2007

Txortan

Txortan

Jakina da, antzina, gure kostako arrantzaleak urrutira ibiltzen zirela, oso urrutira, bakailaoetara-eta. Ternuara, Gran Solera, Eskoziara Jakina den bezala, hilabeteak eta hilabeteak igarotzen zituztela uretan etxetik kanpo, egun luze eta gau luzeagoetan, olatuen borondatearen kulunkan senper gaiztoa ikusiz. Gizon gordinak izaki, haragizko gutizia harrotzen zitzaien maiz, sexu-grina, eta hamabiak jota bero-bero, beharko kanpaia jo, anaia txikia mantsotuko bazen.

Itsasoak ere, jo eta jo, badu bere muga. Eta lehorra jotzen zuten aldiro, ez dago pentsatzen jarri beharrik asmatzeko, norako bidea hartzen zuten, txopa galduta, abioan: putetxera, txikili-txakala egitera; izorrategira, odolkia eltzean sartzera. Eta hemen, puntu honetan, ez datoz bat nire notizien iturriak: batzuek omen diote, patroiak denbora gutxiko baimena ematen zietela; beste gehienek, berriz, patrikan diru gutxi eraman ohi zutela arraina saldu eta manta egin bitartean, zorriak baino ere pobreago omen zebiltzala Gauza da (euskara ezinbestean barkuan utzia, ingelesa pittin bat derrigorrean ikasia), gauza da, sartu orduko, burdeleko señoritek honako eskaintza egiten zutela: «Short time!». Esan nahi baitu, asti labur edo denbora motza. Agudoago eta merkeago, alegia. Bistako denez, ez zuten eskopeta garbitzen denbora askorik pasatzen koarto ilunean (...).

Short time, partida motza, xorta(i)m ahoskatzen omen dena. Hortik dator, agidanean, gure oraingo txortan egitearena. Egi-egia ote den? Hala dirudi bederen. Si non e vero, e ben trovato. Bide onean doa Egiako mandoa.

JESUS MARI MENDIZABAL

Jodete! Gero ez da normala izango Euskal Herrian txortan gutxi egiten dela esatea? "Txortan" hori ere gutxitan eta oso motz egiten zutelako datorrela jakinda...

Franz Ferdinand: Kotxean hau entxuten etorri naiz, besterik gabe.


2 comentarios:

arratetxo dijo...

Kaixo!! istorio politta da baino ez homen du inundik ere heltzerik, internet bidez zabaldu den esamesa besterik ez da.

Txortan egin azpeitia-azkoitia aldetik datorren hitza omen da "Txortak" egiten zituzten ez dakit zertarako eta hortik dator.

Irratian entzun nuen marinelena eta gero bestea kontatu zuten.

Gustatuko litzaidakena da nork asmatu duen jakitea, burutsua data.

Anónimo dijo...

jo ba nik aurreneko aldia da irakurri detena, ta benetan...enekin nik ere nundik heldu...

ordun ez da egia, ala?