sábado, 11 de agosto de 2007

Eraso sexistak Donostian

        Donostiatik iritsi naiz oraintxe, eta Konstituzio plazako arkuetan ikusi ditudan kartel batzuek buru-berotua nator:

        Ingeleraz:

Amnesty for
600 basque
Prisioners

        Euskeraz

Amnistia
600
Euskal
Presorentzat

        Gazteleraz

Aministia
Para l@s
600 prisioner@s
Vasc@s

        Niri iruditzen zait edo hori da azken batetan emakumeek hainbestetan eskatzen duten “sexu berdintasuna”-ren aurkako lehen pausoa? Gaztelerazkoari buruz ari naiz. Argi eta garbi desberdintzen ditu “preso” eta “presa”-k, mutilak eta neskak, gizon eta emakumeak azken finean. Zeinek bere kabaletan ulertuko luke “presos” gizonezkoei buruz bakarrik bezela? Honekin batera, ulergaitzak iruditzn zaizkit Madrilgo Udalak artu nahi dituen arau batzuk:

- Seinaleetan orainarte monigoteak bakarrik agertzen ziren. Orain monigoteak minigona eta txirikordekin ere agertzea nahi dute. Erdi eta erdi (GUAY!!! emakumeak adierazteko minigonak eta txirikordak!)

 - Euroko txanponetan, Juan Karlos I. Erregea eta Clara Campoamor–en aurpegiak azaltzea, hau ere erdietan bata eta erdietan bestea (hau baina emakume garrantzitsuagorik izan ez balitz bezala Espainia-ren historian)

- Orain parlamentuak erdi mutil eta erdi neska osatzea. Ez, ez dituzte hoberenak artu nahi. Erdiak gizonak izan behar dute eta beste erdiak emakumeak. Argitu nahi dut, niri berdin didala gizon eta emakume erdi eta erdi izatea, edo denak gizonak edo denak emakumezkoak, beti ere postu horretarako horiek badira pertsona egokienak, eta ez ehuneko berrogeitahamarraren kapritxoa betetzearren.


Nahiko nuke emakumeren batek edo batzuek beraien komentarioa uztea gai honi buruz, ea zer iruditzen zaien ezberdinketa hau egitea, niri iritziz, modan dagoen baina funtsik ez duen ezberdinketa.

PD: Ez naiz matxista, eta ez dut hori ulertarazi nahi ere.

PD2: Normala iruditzen zaizue koadrilakoei jateko guztia kentzen digunari helatu pixkat emango al digun galdetu eta ezezkoa ematea? Eskerrak etxera gindoazen iada. Mala hostian jarri nau.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Marik gauak esna pasatzen zituelako mendiz mendi saltoak ematen; Lamiek ilea orraztu eta gizonak seduzitzea zutelako gustuko; Gure amonek etxeko dirua ezkutatzen zutelako aitonek jokoan gasta ez zezaten... Itziarrek gogokoago izan zuen semea. muxu2

Katalli dijo...

ai gizajoa zu... "enaiz matxista"... kar kar kar... gizajoa zu...