martes, 11 de diciembre de 2007

Ez dut sugea (izan) nahi.

Inoiz ikusi nuen lekurik lazgarriena zen hura.

 

Umeak ez ziren etxetik irteten sugearekin gurutzatzeko beldurrez, eta kale guztien lurrazpiak pasadizoz beterik zeuden. Inork ez zuen inoiz sugearekin topatu nahi, eta horregatik, beti gauez, pertsona horiek lurrazpiko pasadizoetan zehar egiten zituzten egin beharreko tratu, bilera, jolas edo erosketak. Beti gauez.

Eguzkiaren printzak zer ziren ahaztuak ere baziren. Beraiek ez baitzuten sugea ikusi nahi, eta beraz etxeko lehio, ate eta tximiniak adreiluz itxiak zituzten.

 

Eguzkirik ez jasotzeak, eta beraien bizitza pasadizoetako iluntasunera ohitzean, begiak galdu zituzten. Galdu ez, utzi egin zituzten, iada ez baizituzten ezertarako behar. Eta hitzak ere ahaztu zituzten, ez baizuten sugeak horiek entzutea nahi.

Hortik aurrera ikutuen bidez komunikatu ziren, eta batzuetan, usainen bidez ere jakin zezaketen inguruan zegoenaren berri. Zelako animoa zuen ondoan zutenak, zeren beharra zuen eta halakoak. Beraz biztanle horiek beraien behar barrenekoei lotuak gelditu ziren: Gosea, egarria, sexua eta loari.

 

Hitza galdu zuten bezala, ideiak planteatzeko gaitasuna ere galdu zuten. Beraz iada Sugeak irabazia zuen bere borroka herri horretakoekin. Eta iada, pertsona horiek beraien pasadizo estuetatik arrastaka nola ibiltzen ziren begiratu besterik ez zuen: Elkarri usainka, elkarri igurtziaz, elkarri ezer esan gabe…sugeak bailiran bezala.

 

2 comentarios:

Idatzi dijo...

Nahi edo izan nahi.
Sugeak beti ibiltzen dira gure inguruetan...

Katalli dijo...

ai skirol!!! asko gustatu zait!! egitan!!!

zzzsssszzzzsss
sugea....


muxu!!