miércoles, 7 de noviembre de 2007

Arkakuso-andrea

Inoiz enuen zure izenaren berri izan. Gure artekoa sexura mugatzen zen, edo murrizten zen. Mozkor gau horiek ez zuten beste ezertarako astirik izaten. Zu gainean jarri, cowboy txapela buruan zenuela, zapi gorria begitatik beherakoa tapatuaz eta jostailuzko pistola bana zenuela esku bakoitzen, sabaiari tiroka eta ni zaldia izango banintz bezala mugitzen zinen nire gainean, kolpeka, goruntz eta beruntz, bortizki.

Baina hortik aurrerakorik ez nekien. Ez nekien zer egiten zenuen zure lanaldia bukatzerakoan, inola ere axola behar ez lidakena. Zure gorputza ordaindu beharrik gabeko pertsonaren batena ote zen ere enekien. Baina ni berezi sentitzen nintzen, nahiz eta egunean ni bezela beste 3 edo 4 pertsonarekin egona zinela jakin.

Eta nazka ematen zidan, zure lantokitik irten eta nire emaztearengana joan behar izateak, atso andrajosa, gizen eta zahar arengana, inoiz maitatu ez dudan emakume arengana, lastimagatik harekin ezkondu nintzen arkakuso-andre arengana. Ze hori da, arkakuso-andrea! Odola zupatzen dit ni ohartzen ez naizenean, odola, dirua, eta nire urterik onenak. Eta dena egun hartan lastima sentitu nuelako, agian aukera bat merezi zuela sentitu nuelako.

Nire urterik onenak, berari lotuta.

Eta orain, ordaindu egin behar ergelkeria hori egitea eta ordaindu ere bera baina gehiago maite dudan beltzaran batekin egoteko, naiz eta zuk inor ez maite sexu jolas horietan, dirua besterik, hori da zuri orgasmorik gustokoena ematen dizuna. Azken finean zure lana da.



3 comentarios:

Idatzi dijo...

Eskerrikasko bisitagatik! Espero hurrengoko post-ak ere atsegin izatea.
Zurea ere oso interesgarria da...bai jauna, gehiago irakurtzeko gogoa ematen duten horietakoa!!!

Lucy in sky dijo...

jode auto,

luzitu intzea oaingo ontan e,
oso istorio interesgarria atera zaizu sentimendu aldetik eta ola.

ju, ke kosas !

Katalli dijo...

aizu! ni enaiz lotxatia! hori kattalin zan... jajaja!!